Akropost ohiko edo ziurtatutako korrespondentzia, paketeria, mezularitza, prentsa eta propagandaren banaketaz arduratzen den posta operadore talde pribatua bat da.
Akropost negozio eta fakturazioaren bolumenaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko posta pribatuaren banaketaren aitzindaritza du.
Akropost 2003 urtetik erabat operatibo aurkitzen da, posta eta banaketa sektorean esperientzia eta kaudimen handia duten langileekin eta Bizkaiko biztanleriaren %95, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %90 eta maila nazionalean Hispapost sarearen bidez biztanleriaren %70era heltzen laguntzen digun ezarpenarekin.
Akropost posta eta banaketa sektorean hogei urte baino gehiago duten langileen esperientzia, dinamismoa eskaintzeko prest dauden exekutibo gazteekin bateratzen duen zuzendaritza eta gerentzia taldea dauka. Eta horiekin batera, logikoki, korrespondentziaren banaketaz edo etxez etxeko entregatzeaz arduratzen diren langileak daude, aldiro zerbitzu-ikuskatzaileengandik kontrolatuta daudelarik. Gaur egun, 200 banatzaile baino gehiagok, Bilboko hiriburuan soilik, hilero 1.200.000 bidalketa baino gehiago kudeatzen dute.
